Kaixo! Blog honen bidez, Laudio Ikastolako 3.mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar bizitako esperientziak ikusteko aukera izango dugu. Eskolak, argazki asko ateratzen ditu urtean zehar, batez ere ikasleek egindako irteeretan, barnetegietan eta urteko egun esanguratsuetan. Horregatik blog hau sortzea erabaki dugu, ikasle eta guraso guztiek argazki horiek ikusteko aukera izateko, eta modu batean, irteera horietan bizitako momentuak guztien artean konpartitu ahal izateko. Bloga, beraz, batez ere, argazki album bat bezala pentsatua dago, momentu berezi horiek ez galtzeko asmotan. Hala ere, argazkiez gain ikasturtean zehar garrantsitzuak deritzogun beste hainbat gauza igoko ditugu, ikasleen lanak adibidez!

martes, 24 de mayo de 2011

TXINAKO IKUSKIZUNA

3.mailako ikasleek 4.unitatean Txina landu zuten, "Xangai Xian Xi!" deitzen da unitatea.Horreri esker ikasleek gauza asko ikasi zituzten Txinari buruz; kokapena, ibai garrantzitsuenak, mendi ezagunenak, Txinako ohiturak... Beraz proiektu final moduan unitate horreri esker ikasitako guztia islatzeko asmoz, ikuskizun bat prestatu zuten.Guztiok parte hartu zuten eta oso polita geratu zen.Zelako artistak diren!!! Goazen ikustera!

GUGGENHEIM MUSEOAN!

Hona hemen Guggenheim-era joan gineneko argazkiak.
Dakigun moduan ikastolak antolatzen dituen txango horietariko bat guggenheim museora izan zen. Goizeko 9etan Laudion trena hartu eta Bilbora abiatu ginen. Guggenhein museoan sartu eta bi begiraleekin bertan zeuden eskulturak, koadroak, argazkiak...ikusi genituen. Oso interesgarria eta bitxia izan zen!
Bertan tailer batzuk egin ondoren Laudiora bueltatzeko trena hartu genuen.
Esan bezala, hona hemen txango horretan ateratako argazkiak.

BARRIA 2010-2011 IKASTURTEA

Gogoratzen duzue Barrian egon gineneko hiru egunak?
Bertan hiru egun zorragarri pasa genituen; jolasak. kantak, dantzak, irteerak, Jonen urtebetetzea...denetarik egon zen! Eskerrak eman behar dizkiegu ere gurekin egon ziren hiru monitoreei: Eider, Jonkepa eta Anuska.
Argazkiak ikusteko aukera duzue!

miércoles, 18 de mayo de 2011

SANTA AGEDAKO ARGAZKIAK

Hemen ditugu Santa Ageda egunean egindako irteeraren argazkiak. Ikastolatik irten eta Laudiotik zehar ibili ginen abesten kurtsoka, azkenean ikasle guztiak batu ginen herriko plazan. Nahiz eta argazkietan ezin entzun, oso ahots finak dituzte 3. mailako ikasleek!!

SCRATCH PROIEKTUA

Biderketak birpasatu nahi dituzue?? Proiektu honen bidez, egin dezakezu! klikatu eta ekin gogor lanari, lasai, ondo pasatuko duzu eta!

martes, 17 de mayo de 2011

JUUL KANPAINA LAUDIO IKASTOLAN!

Laudio Ikastolak, haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin Juul kanpainan parte hartu du.
Haurrek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak aukeratu behar izan dituzte eta liburuen ilustratzaileak ere bai.
Honekin, haurren irakur zaletasuna bultzatu nahi izan du ikastolak, haurrek beraiek liburuak aukeratzen dituztenez, gustoko dituzten gaiak auekratuz. Horrela, liburuez gozatu eta literatura maitatzen ikasi dezaten! Laudio Ikastolako ikasleek gogo handiz parte hartu dute kanpaina honetan eta eskolaren ustez arrakasta handia izan du!
Apirilak du izaera literarioa. Izan ere, apirilak 2 Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna eta apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna da. Horregatik, bozka eguna apirilean izanen da beti baina ez derrigorrez egun horretan.