Kaixo! Blog honen bidez, Laudio Ikastolako 3.mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar bizitako esperientziak ikusteko aukera izango dugu. Eskolak, argazki asko ateratzen ditu urtean zehar, batez ere ikasleek egindako irteeretan, barnetegietan eta urteko egun esanguratsuetan. Horregatik blog hau sortzea erabaki dugu, ikasle eta guraso guztiek argazki horiek ikusteko aukera izateko, eta modu batean, irteera horietan bizitako momentuak guztien artean konpartitu ahal izateko. Bloga, beraz, batez ere, argazki album bat bezala pentsatua dago, momentu berezi horiek ez galtzeko asmotan. Hala ere, argazkiez gain ikasturtean zehar garrantsitzuak deritzogun beste hainbat gauza igoko ditugu, ikasleen lanak adibidez!

lunes, 2 de mayo de 2011

Izan zirelako gara, garelako izango dira!!

Aurten Laudion euskarak pausu bat haratago emango du, hain ezaguna den Araba Euskaraz jaialdiarekin.
Ekainaren 19an euskararen aldeko topaketa hau ospatuko da gure herrian eta horretarako urtean zehar lan handia egiten ari gara. Blog honen bidez Araba Euskarazeko berri guztiak zuen esku izateko aukera izango duzue.
Hona hemen ibilbidearen argazkia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario