Kaixo! Blog honen bidez, Laudio Ikastolako 3.mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar bizitako esperientziak ikusteko aukera izango dugu. Eskolak, argazki asko ateratzen ditu urtean zehar, batez ere ikasleek egindako irteeretan, barnetegietan eta urteko egun esanguratsuetan. Horregatik blog hau sortzea erabaki dugu, ikasle eta guraso guztiek argazki horiek ikusteko aukera izateko, eta modu batean, irteera horietan bizitako momentuak guztien artean konpartitu ahal izateko. Bloga, beraz, batez ere, argazki album bat bezala pentsatua dago, momentu berezi horiek ez galtzeko asmotan. Hala ere, argazkiez gain ikasturtean zehar garrantsitzuak deritzogun beste hainbat gauza igoko ditugu, ikasleen lanak adibidez!

martes, 24 de mayo de 2011

BARRIA 2010-2011 IKASTURTEA

Gogoratzen duzue Barrian egon gineneko hiru egunak?
Bertan hiru egun zorragarri pasa genituen; jolasak. kantak, dantzak, irteerak, Jonen urtebetetzea...denetarik egon zen! Eskerrak eman behar dizkiegu ere gurekin egon ziren hiru monitoreei: Eider, Jonkepa eta Anuska.
Argazkiak ikusteko aukera duzue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario