Kaixo! Blog honen bidez, Laudio Ikastolako 3.mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar bizitako esperientziak ikusteko aukera izango dugu. Eskolak, argazki asko ateratzen ditu urtean zehar, batez ere ikasleek egindako irteeretan, barnetegietan eta urteko egun esanguratsuetan. Horregatik blog hau sortzea erabaki dugu, ikasle eta guraso guztiek argazki horiek ikusteko aukera izateko, eta modu batean, irteera horietan bizitako momentuak guztien artean konpartitu ahal izateko. Bloga, beraz, batez ere, argazki album bat bezala pentsatua dago, momentu berezi horiek ez galtzeko asmotan. Hala ere, argazkiez gain ikasturtean zehar garrantsitzuak deritzogun beste hainbat gauza igoko ditugu, ikasleen lanak adibidez!

martes, 24 de mayo de 2011

GUGGENHEIM MUSEOAN!

Hona hemen Guggenheim-era joan gineneko argazkiak.
Dakigun moduan ikastolak antolatzen dituen txango horietariko bat guggenheim museora izan zen. Goizeko 9etan Laudion trena hartu eta Bilbora abiatu ginen. Guggenhein museoan sartu eta bi begiraleekin bertan zeuden eskulturak, koadroak, argazkiak...ikusi genituen. Oso interesgarria eta bitxia izan zen!
Bertan tailer batzuk egin ondoren Laudiora bueltatzeko trena hartu genuen.
Esan bezala, hona hemen txango horretan ateratako argazkiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario