Kaixo! Blog honen bidez, Laudio Ikastolako 3.mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar bizitako esperientziak ikusteko aukera izango dugu. Eskolak, argazki asko ateratzen ditu urtean zehar, batez ere ikasleek egindako irteeretan, barnetegietan eta urteko egun esanguratsuetan. Horregatik blog hau sortzea erabaki dugu, ikasle eta guraso guztiek argazki horiek ikusteko aukera izateko, eta modu batean, irteera horietan bizitako momentuak guztien artean konpartitu ahal izateko. Bloga, beraz, batez ere, argazki album bat bezala pentsatua dago, momentu berezi horiek ez galtzeko asmotan. Hala ere, argazkiez gain ikasturtean zehar garrantsitzuak deritzogun beste hainbat gauza igoko ditugu, ikasleen lanak adibidez!

miércoles, 18 de mayo de 2011

SANTA AGEDAKO ARGAZKIAK

Hemen ditugu Santa Ageda egunean egindako irteeraren argazkiak. Ikastolatik irten eta Laudiotik zehar ibili ginen abesten kurtsoka, azkenean ikasle guztiak batu ginen herriko plazan. Nahiz eta argazkietan ezin entzun, oso ahots finak dituzte 3. mailako ikasleek!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario