Kaixo! Blog honen bidez, Laudio Ikastolako 3.mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar bizitako esperientziak ikusteko aukera izango dugu. Eskolak, argazki asko ateratzen ditu urtean zehar, batez ere ikasleek egindako irteeretan, barnetegietan eta urteko egun esanguratsuetan. Horregatik blog hau sortzea erabaki dugu, ikasle eta guraso guztiek argazki horiek ikusteko aukera izateko, eta modu batean, irteera horietan bizitako momentuak guztien artean konpartitu ahal izateko. Bloga, beraz, batez ere, argazki album bat bezala pentsatua dago, momentu berezi horiek ez galtzeko asmotan. Hala ere, argazkiez gain ikasturtean zehar garrantsitzuak deritzogun beste hainbat gauza igoko ditugu, ikasleen lanak adibidez!

martes, 17 de mayo de 2011

JUUL KANPAINA LAUDIO IKASTOLAN!

Laudio Ikastolak, haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin Juul kanpainan parte hartu du.
Haurrek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak aukeratu behar izan dituzte eta liburuen ilustratzaileak ere bai.
Honekin, haurren irakur zaletasuna bultzatu nahi izan du ikastolak, haurrek beraiek liburuak aukeratzen dituztenez, gustoko dituzten gaiak auekratuz. Horrela, liburuez gozatu eta literatura maitatzen ikasi dezaten! Laudio Ikastolako ikasleek gogo handiz parte hartu dute kanpaina honetan eta eskolaren ustez arrakasta handia izan du!
Apirilak du izaera literarioa. Izan ere, apirilak 2 Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna eta apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna da. Horregatik, bozka eguna apirilean izanen da beti baina ez derrigorrez egun horretan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario